Itxi

Gizartea

Nafarroa

Gizon batek semea hil du tiroz Labion

eitb media

Foruzainek atxilotu egin dute gizona, 80 urtekoa, 08:15 aldera izan den hilketaren ostean. Semeak 50 urte zituen.

0:20

Foruzaingoak gizon bat atxilotu du gaur goizean Labion (Nafarroa), semea tiroz hiltzea leporatuta.

08:15 aldera izan da gertakaria. 80 urteko gizona 50 urteko semearen ustezko homizidioagatik atxilotu dute, eta Foruzaingoaren komisariara eraman dute.

Herritarren Segurtasuneko, Polizia Judizialeko eta Polizia Zientifikoko agenteak joan dira Iturria kaleko 7.era, eta krimena izan den lekua hesitu dute.

11:45 aldera, gorpua altxatu, eta autopsia egitera eraman dute, auzitegi medikuarenera.

Agoizko Auzitegiak hartu du gertakaria ikertzeko ardura, eta Foruzaingoak 72 ordu ditu atxilotua epailearen esku uzteko.