Gizartea
Hezkuntza
EHUk ez du harrema izango Palestinako krimenak arbuiatzen ez dituzten erakunde israeldarrekin
AGENTZIAK | EITB MEDIA
EHUko Gobernu Kontseiluak adierazpen bat onartu du asteazken honetan, "Palestinari Gazako hondamendi humanitarioaren aurrean babesa emateko manifestua" izenburupean.
-
Eraikinak erorita Gazan. Argazkia: EFE
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) manifestu bat onartu du, Palestinan gertatzen ari diren "gizateriaren aurkako krimenak berariaz gaitzesten ez dituzten" unibertsitate eta erakunde israeldarrekin harremanik ez izateko eta horiek hausteko konpromisoa hartuz.
EHUko Gobernu Kontseiluak adierazpen bat onartu du asteazken honetan, "Palestinari Gazako hondamendi humanitarioaren aurrean babesa emateko manifestua" izenburupean.
Testuan, euskal unibertsitate publikoak "giza eskubideak, nazioarteko zuzenbidea edo Nazio Batuek Palestinako egoerari buruz emandako ebazpenak errespetatzen ez dituztenekiko merkataritza harremanak edo harreman akademikoak berrikusteko eta saihesteko" konpromisoa adierazten du.
Erakunde akademikoak giza eskubideekiko konpromiso "irmoa" erakutsi du eta Gazako egoerak okerrera egin izana deitoratu du.
Halaber, Palestinako unibertsitate-komunitateak 95 irakasle baino gehiago hil dituela adierazi du, horien artean, hiru errektore, eta "milaka ikasle gazatarrek" unibertsitate-ikasketak eten behar izan dituztela.
EHUk, bere manifestuan, errefuxiatuei arreta emateko programa zabaltzeko konpromisoa hartu du, errefuxiatu palestinarren beharrei erantzuteko, eta Palestinako unibertsitate-erakundeekin lankidetza-hitzarmen bat ezartzeko aukera aztertzeko.