Gizartea
Gipuzkoa
Motorzale bat zauritu da N-1 errepidean, Lasarte-Oria eta Andoain artean, errepidetik aterata
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Istripuaren ondorioz, bi kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira N-1 errepidean, Gasteizko noranzkoan.
Pertsona bat zauritu da asteazken honetan N-1 errepidean, Lasarte-Oria eta Andoain artean, bere motorra errepidetik aterata.
Segurtasun Sailaren arabera, ezbeharra 08:50ean gertatu da, eta oraindik 9:30ean anbulantzia medikalizatu bat zauritua artatzen ari zen, ospitalera eramateko zain.
Istripuaren ondorioz, bi kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira N-1 errepidean, Gasteizko noranzkoan.