Gizartea
Gasteiz
San Prudentzio jaiak iragartzeko pregoia emango du gaur Teresa Ibañez aktoreak
O. A. | EiTB Media
Igandeko egun handiaren atariko, larunbatean "Erretreta" eta "Danborrada" egingo dira. Ohi bezala, bi ekitaldiak zuzenean eskainiko ditu EiTBk.
-
San Prudentzio jaiak, Gasteizen. Artxiboko argazkia: Jose Antonio Fernandez de Luco
Lau egun falta dira Arabako zaindariaren egunerako, eta gaur emango du San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren omenezko jaiak iragartzeko pregoia Teresa Ibañez aktoreak (Murgia, 1944) Probintzia plazan. Ekitaldia 20:00etan hasiko da eta bertan parte hartzera animatu dituzte herritarrak.
Pregoilari gisa aukeratuta, Teresa Ibañez aktoreak antzerkian, zineman eta telebistan egindako ibilbide nabarmena eta genero berdintasunarekiko duen konpromisoa aitortu nahi izan dute.
Pregoia zuzenean jarraitu ahalko da Radio Vitorian, eta, streaming bitartez, Arabako Foru Aldundiaren webgunean.
Ondoren, Lautadako Orkestra taldearen emanaldia izango da.
Bestalde, ohi bezala, San Prudentzio jaietako danborrada eta erretreta, zuzenean, ikusi ahalko dira ETB1en eta eitb.eus-en.
Hona hemen 2024ko San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaien programazioa, osorik:
Apirilak 24, asteazkena
20:00etan: Pregoia, Teresa Ibañez aktorearen eskutik Probintzia plazan
Segidan: Lautadako Orkestra
Apirilak 26, ostirala
22:00 Corazon Oxidado tributu taldearen kontzertua Probintzia plazan
Apirilak 27, larunbata
12:30-14:30 II Gasteizko Dantza Txapelketa Probintzia plazan
20:00-21:00 Erretreta Plaza Berrian
21:00-22:00 Erretreta Probintzia plazan
22:00 Ikuskizun piromusikala
23:30 Danborrada Probintzia plazan
00:30 Kontzertua Joselu Anaiak taldearen eskutik
Apirilak 28, igandea (San Prudentzio eguna)
GASTEIZ
9:00 Zortzikoa Arabako Foru Aldundiko txistularien eta tronpetarien bandaren eskutik
12:00 XLIII. Danborrada "Biznietos de Celedon" taldearen eskutik
17:30 Haurren Danborrada Gasteizko kaleetan
18:30 Haur animazioa: DJ Raizti
ARMENTIA
11:00 Prozesioa Basilikaren kanpoko aldean eta, ondoren, meza
12:00 Ohorezko aurreskua eta Zortzikoa
12:00-13:00 Haur animazioa: DJ Kaktus
12:00-15:00 Puzgarriak
12:30 Araba Dantzarien Biltzarra. Parte hartzailea: Haize Dulantzi Dantza Taldea
12:30 Herri Kirolen erakustaldia
18:00 Dantzaldia ENZISK2 taldearekin
Apirilak 30, asteartea
20:30 "Kolpez Blai" batukada hiriaren erdialdetik
22:00-23:30 Kontzertua: Noites de Rock e Meigas taldearen "Treboada" ikuskizuna Probintzia plazan
Maiatzak 1, astelehena (Estibalizko Andre Mariaren eguna)
09:00 Aire zabaleko pintura azkarraren XXIX. lehiaketa
9:00-16:00 Desagrabioen 5. Azoka Erdi Aroko Arabak antolatuta
10:00-14:00 Haurrentzako tailerrak zelaian
10:30-13:30 Txoripanak egiteko haurrentzako tailerra
11:00 XXX. Arabako patataren sukaldaritza lehiaketa
11:00 Esgrima erakustaldia
11:00 Meza. Gasteizko Vicente Garcia abesbatzarekin
11:00-13:00 Kalejira
11:30 Haurrentzako bisita: "El Misterio de los Canecillos"
12:00 Zeinu hizkuntzako meza
12:00-15:00 Haurrentzako puzgarriak
12:30 Herri kirolen erakustaldia
12:30 Euskadiko aurresku eta dantza solteko XXXI. txapelketa Harrera zentroan
13:30 Haurrentzako bisita: "El Misterio de los Canecillos"
14:30 Herri bazkaria eta haragi gisatu eta pataten 1.300 anoa banatuko zaizkie bertaratutakoei
16:00-17:00 KIKI eta KOKO pailazoak zelaian.
14:00 -17:00 Pintura erakusketa: Aire zabaleko pintura azkarraren XXIX. Lehiaketara aurkeztutako lanak.
16:00-16:30 Pintura lehiaketako sari banaketa Harrera zentroan
17:00 Arabako V. arabar bolo-txapelketa tradizionala