Gizartea
TRAFIKO ISTRIPUA
Motozale bat oso larri zauritu da Imotzen, A-15 errepidean, bidetik irten eta hesia jota
AGENTZIAK | NOTICIAS
Istripua 14:51 aldera gertatu da. Motor-gidaria oso larri eraman dute anbulantzia medikalizatu batean Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, Foru Gobernuak jakitera eman duenez.
51 urteko motozale bat oso larri zauritu da igande honetan Imotz udalerrian, A-15 errepideko 120 kilometroan, bidetik irten eta hesi bat jota.
Motor-gidariak politraumatismo oso larriak egin ditu, eta anbulantzia medikalizatu batean eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, Foru Gobernuak jakitera eman duenez.
SOS Nafarroa Larrialdiak Kudeatzeo Zentroak 14:51n izan du istripuaren berri, eta berehala bidali ditu suhiltzaileak, anbulantzia medikalizatu bat, Irurtzungo mediku-taldea eta Foruzaingoaren Iruñeko polizia-etxeko Trafiko eta Argiketa Brigadako kideak.
Foruzaingoak ikerketa ireki du istripuaren nondik norakoak argitzeko.