Gizartea
Elikadura-alerta
Eroski, Bonpreu eta Alteza marketako kroketa batzuetan plastiko zatiak egon daitezkeela ohartarazi dute
Agentziak | EITB Media
Lote zehatz horietako produktuak erosi edota etxean dituztenei ez ditzatela kontsumitu aholkatu die Osasun Sailak, eta horiek merkatutik erretiratzeko prozesua martxan jarri dutela azaldu dute.
-
Kroketak.
Osasun Sailak ohartarazi du Eroski, Bonpreu eta Alteza marketako perretxiko kroketa izoztuen pakete batzuetan plastiko zatiak egon daitezkeela.
Osasun Sailak ohar bat zabalduta eman du Elikagaien Segurtasunerako eta Nutriziorako Espainiako Agentziatik (Aesan) jasotako jakinarazpenaren berri.
Horregatik, Eusko Jaurlaritzako sailak produktu horiek etxean dituzten pertsonei ez kontsumitzeko gomendatu die, eta enpresa fabrikatzailea produktua merkatutik erretiratzen ari dela jakinarazi du.
Zehazki, hiru produktu dira. Bonpreu markako "Croquetes de Ceps" (40111 lotea, kontsumo lehenetsiaren data abenduaren 25a duena; 31122 lotea, kontsumo lehenetsiaren data urriaren 25a duena; eta 40124 lotea, kontsumo lehenetsiaren data abenduaren 25a duena).
Bopreuren kroketak. AESAN.
Bigarren produktua "Croquetas de setas boletus edulis" kroketak dira, Ateza etxekoak (31108 lotea, kontsumo lehenetsiaren data apirilaren 25a duena).
Ateza markako kroketak. AESAN.
Hirugarrena, Eroski markakoa, "Boletus edulis kroketak" dira (30610 lotea, kontsumo lehenetsiaren data azaroaren 24a duena, eta 31122 lotea, kontsumo lehenetsiaren data apirilaren 25a duena).
Eroskiren kroketak. AESAN.
Elikagaien Segurtasunerako Espainiako Agentziak informazioa helarazi die autonomia-erkidegoetako agintari eskudunei, Informazioa Azkar Trukatzeko Sistema Koordinatuaren bidez, kaltetutako produktuak merkaturatze-kanaletatik erretiratu dituztela egiazta dadin.