Itxi

Gizartea

Sexu-erasoa

83 urteko gizon bat atxilotu dute Tuteran, 5 urteko adingabe bati ukituak egiteagatik

Agentziak | EITB Media

Gainera, aste honetan, Foruzaingoak hamar gizonezko atxilotu ditu emakumeen kontrako delituak egotzita.

Foruzaingoak 83 urteko gizon bat atxilotu du Tuteran, 5 urteko adingabe bati sexu-erasoa egitea leporatuta.

Gainera, aste honetan zehar, Poliziak hamar gizon atxilotu ditu emakumeen kontrako delituak egotzita: lau, tratu txarrengatik, Tuteran, Tafallan, Arroitzen eta Erriberrin; hiru, urruntzeko aginduak urratzeagatik, Lizarran, Barañainen eta Muruzabalen; eta beste hiru, sexu-askatasunaren aurkako delituengatik, Iruñean (2) eta Cadreitan.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.