Gizartea
Nafarroa
Gizon bat atxilotu dute Mendabian izandako indarkeriazko heriotzarekin lotuta
Agentziak | eitb media
Hasiera batean zabaldu zen suteak eragin zuela gizonaren heriotza, baina gero jakin zen indarkeriazko gertaera baten ondorioz hil zela eta sutea ondoren piztu zela.
Foruzaingoak gizonezko bat atxilotu du Mendabian, martxoaren 4an indarkeriaz hil zuten 61 urteko gizon baten kasuaren ikerketaren baitan.
Erkidegoko iturriek baieztatu dutenez, gizona atxilotu eta Lizarrako polizia-etxera eraman dute, baina ez dute xehetasun gehiagorik eman, kasua sekretupean baitago.
Martxoaren 4an aurkitu zuten hildako gizonaren gorpua, etxe batean sute txiki bat izan ostean.
10:30 inguruan biktimarekin hitzordua omen zuen pertsona bat bertaratu zen, hitzartutako orduan agertu ez zelako, eta bertan jaso zuen gertatutakoaren berri.
Hasiera batean zabaldu zen suteak eragin zuela gizonaren heriotza, baina gero jakin zen indarkeriazko gertaera baten ondorioz hil zela eta sutea ondoren piztu zela.