Gizartea
BIZKAIA
Etxebarrin aurkitutako lehergailu militar bat suntsitu du Ertzaintzak
EITB MEDIA
Itsas armadako jaurtigaia zen, Gerra Zibilekoa; 385 kilogramo zituen, eta ia metro bateko luzera.
-
Gerra Zibileko itsas armadako jaurtigai bat. Argazkia: Ertzaintza
Ertzaintzaren Lehergailuak Indargabetzeko Unitateak (LIU) astelehenean Etxebarrin aurkitu zuten itsas armadako jaurtigai bat suntsitu du.
Lehergailua astelehen goizean aurkitu zuten, Etxebarriko (Bizkaia) lursail batzuetan garbiketa lanak egiten ari zirela.
Horren berri izan ondoren, Ertzaintzak lehergailua batu eta Berroziko instalazioetara eraman zuen, suntsitzera.
Itsas armadako jaurtigaia zen, Gerra Zibilekoa; 385 kilogramo zituen, eta ia metro bateko luzera.