Gizartea
Lapurdi
Bikotekidearen ezbeharragatik Ziburun atxilotutako gizona aske utzi dute
EITB Media
Antza denez, emakumearen egoerak kritikoa izaten jarraitzen du, baina ez du okerrera egin. Erorikoa gertatu eta bi egunera, ospitaleko medikuek egonkortzea lortu dute, baina hainbat ebakuntza egin behar baitizkiote.
-
Ziburuko (Lapurdi) IBIS hotela. Irudia: EITB
Ziburun (Lapurdi), bikotekidearen ezbeharragatik igandean atxilotutako gizona aske utzi dute, Sud Ouest egunkariak aurreratu duenez.
Egunkari horrek zehaztu duenez, emakumearen egoerak kritikoa izaten jarraitzen du, baina ez du okerrera egin. Erorikoa gertatu eta bi egunera, ospitaleko medikuek egonkortzea lortu dute, baina hainbat ebakuntza egin behar baitizkiote.
Itxuraz, bikotekidearengandik ihes egin nahian-edo, emakumeak IBIS hoteleko bosgarren solairutik salto egin zuen, eta oso larri dago.
Polizia-iturri batzuk aipatuta, Sud Ouest egunkariak zabaldu du gizona jadanik "begitan" zutela, indarkeria matxistagatik.
Biktimak 30 urte ditu, eta zauri oso larriak ditu, besteak beste, gerrialdean.