Gizartea
ELKARTASUNA
Zaporeak-ek 14.000 kilo elikagai bildu ditu Greziako irletan dauden errefuxiatuentzat
AGENtziak | EITB MEDIA
Gobernuz Kanpoko erakundeak esan du "arrakastatsua" izan dela Donostiako Super Amara supermerkatuan eta Baskoniako zaleen artean Gasteizen egin duten bilketa.
-
Zaporeak elikagaiak prestatzen Lesbosen. Argazkia: EITB
Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundeak 14.000 kilo elikagai bildu zituen aurreko asteburuan egindako kanpainan, eta Greziako irletako errefuxiatu eremuetan janaria banatzeko erabiliko dute.
Gobernuz Kanpoko erakundeak esan du "arrakastatsua" izan dela Donostiako Super Amara supermerkatuan eta Baskoniako zaleen artean Gasteizen egin duten bilketa.
Bildutako 14 tona elikagaiak "zuzenean" joango omen dira Zaporeak-ek Lesbos irla greziarrean duen sukaldera.