Itxi

Gizartea

Indarkeria matxista

Badaezpadako espetxealdia 25 urteko gizon bati, Araban bi adingabe tuleladuni eraso egitea egotzita

EITB MEDIA

Litekeena da martxoaren 15ean gertatu izana sexu-erasoa, zentrotik kanpo. Adingabeek beraiek eman diote Ertzaintzari ustezko erasotzailearen nortasuna eta bizilekua.

Epaileak espetxe prebentiboa agindu du 25 urteko gizon batentzat, Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapeko bi adingaberi ustez sexu-erasoa egiteagatik.

Ertzaintzak martxoaren 27an atxilotu zuen gizona, gazte horiek hartzen dituen adingabeen foru-zentroak jarritako salaketaren ondorioz, Foru Aldundiko iturriek baieztatu dutenez.

Ertzaintzaren aurrean salaketa jarri ondoren, kasuari buruzko informazioa igorri zaio Adingabeen Fiskaltzari. Foru Aldundiak gertatutakoa salatzea erabaki zuen, biktimak dauden ikastetxeak horren berri eman ostean, egun batzuk lehenago sexu-eraso bat jasan zutenaren "susmoaren" aurrean, horren inguruko "zurrumurruak" entzuten baitziren.

Foru Aldundiak nabarmendu du erreakzionatzeko "azkartasuna" eta eskumena duten administrazio guztien arteko "koordinazio ona".

Litekeena da martxoaren 15ean gertatu izana sexu-erasoa, zentrotik kanpo. Adingabeek beraiek eman diote Ertzaintzari ustezko erasotzailearen nortasuna eta bizilekua. Apirilaren 2an Ertzaintzak gizona atxilotu zuen, eta hurrengo egunean epaileak badaezpadako espetxealdia agindu zuen.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.