Gizartea
EZBEHARRA
Hiru urteko ume bat hil da auto batek harrapatuta Donostian
EITB MEDIA
Ezbeharra iluntzean gertatu da, Matia kalearen atzealdean. Abiadura txikian atzeraka aparkatzen ari zen ibilgailu batek umea harrapatu du, antza denez.
-
Udaltzainak eta osasun langileak istripua izan den lekuan. EITBren bideo batetik hartutako irudia.
Hiru urteko haur bat hil da gaur iluntzean Donostian, atzeraka ari zen ibilgailu batek harrapatuta, lehen informazioen arabera.
Istripua Antigua auzoan gertatu da, Matia kaleko atzeko plazan.
Dirudienez, abiadura txikian maniobra bat egiten ari zen ibilgailu batek umea harrapatu du.
Osasun-langileek lekuan bertan artatu dute haurra, baina ezin izan dute ezer egin hura salbatzeko.
Donostiako Udaltzaingoak hartu du bere gain ikerketa, istripua nola gertatu den argitzeko.