Gizartea
Trafikoa
Auto-ilarak bukatu dira AP-8an, Irunen
EITB Media
Ibilgailu partikularren eta kamioien joan-etorri handia dela eta, auto-ilarak sortu dira, 13:00etan hasita, eta 18:30etan 11 km-rainokoak ziren. Auto-ilarek inguruko errepideetan izan dute eragina, N-121-A errepidean besteak beste.
-
Trafikoaren webcam bat, gaur arratsaldean, Irunen.
Arratsalde zaila izan da AP-8an, Irunen, Baionarako noranzkoan, arratsaldeko lehen orduan auto-ilarak sortzen hasi baitira.
Ibilgailu partikularren eta kamioien joan-etorri handiak eta mugako inbutuak auto-ilarak eragin dituzte 13:00ak aldera.
14:20an, auto-ilarak 3 kilometrokoak ziren, 15:17an 5 kilometrokoak eta 15:55ean 7koak. 18:00etan, berriz, ilarak 9 kilometrokoak ziren, eta 18:25ean, 11 kilometrokoak. Momentu horretatik aurrera, gutxitzen hasi dira, eta 7 kilometrokoak ziren 19:30 aldera. 20:00ak aldera bukatu dira.
Ohikoa denez, auto-ilarek alboko bigarren mailako errepideetan (N-121-A eta Zaisa industrialdea) eta Irun eta Hondarribia lotzen dituen Gi-636 errepidean ere izan dute eraginik.
Google Maps, 18:30ean.