Itxi

Gizartea

DESAGERTUA

Duela 20 urte baino gehiago Bilbon desagertu zen gizon bat bizirik topatu dute, Caparroson

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Gizonezkoa beste familia batekin bizi da gaur egun, eta 2007tik azokaz azoka joan da haiekin, feriatzaileak direlako.

Duela 20 urte baino gehiago Bilbon desagertu zen gizon bat bizirik aurkitu du Guardia Zibilak, Caparroson (Nafarroa).

Gizonezkoa beste familia batekin bizi da gaur egun, eta 2007tik azokaz azoka joan da haiekin, feriatzaileak direlako.

Senideen arabera, azkenekoz 2003ko urtarrilaren 1ean ikusi zuten gizona. Gainera, Bilboko Zorrotza auzoan bizi zitekeela ere ohartarazi zuten une hartan.

Poliziek auzo horretan egindako ikerketek ez zuten fruiturik eman. Era beran, agenteek semeetako bati DNA lagina hartu zioten, hildako pertsonen datu-basean egiaztatzeko, baina ez zuten topatu.

Azkenik, Caparrosoko (Nafarroa) banku batean haren kontu-korronte bat aurkitu zuten. Horretan, pentsio bat sartzen zen desagertuaren izenean, eta norbaitek dirua ateratzen zuen bertatik hilero.

Martxoaren 19an, aurkitu egin zuten desagertutako gizona, onik, eta senideek harekin harremanetan jarri nahi zutela jakinarazi zioten. Izan ere, gizona adin nagusia da eta nahita desagertu zen; beraz, familiari bere egoeraren berri eman edo ez erabaki dezake.

Gizonak baiezkoa eman eta gero, Guardia Zibilak martxoaren 20an jakinarazi zion arrebari agertu zela.