Munduko eraikin ezagunenek argiak itzaliko dituzte larunbatean, Planetaren Orduan
WWF (World Wildlife Fund) gobernuz kanpoko erakundeak planetari ordubeteko tartea ematea proposatu du, larunbateko (martxoak 23) itzalaldiaren atariko gisa. Horretarako, 60 minutuz jarduera jasangarri eta positibo batean parte hartzera gonbidatu du "mundua".
Planetaren Ordua ekimena Sydneyn (Australia) jaio zen 2007an, klima aldaketaren ondorio larrien inguruan kontzientziatzeko. Horregatik, urtero, martxoko laugarren larunbatean mundu mailako itzalaldi bat deitu ohi dute, 20:30etik 21:30era, eta, orain arte, hiri garrantzitsuenetako udaletxe, enpresa eta etxebizitzek ere egin dute bat horrekin orain arte.
Gobernuz kanpoko erakunde horren arabera, inoizko urterik "beroena" izan da aurtengoa, eta horrek muturreko fenomeno meteorologikoak ekarri ditu: uholdeak, beroaldiak, suteak...
Horrela, WWFk "handinahia piztu eta premiaz erantzun beharra" dagoela esan du, planetaren berotzea eteteko eta ingurumenaren "hondamendia" saihesteko.
Hego Euskal Herriak bat egin du iItzalaldiarekin
Besteak beste, Bilboko, Donostiako, Gasteizko eta Iruñeko Udalek bat egingo dute Planetaren Orduarekin, eta larunbatean hiriburu horietako eraikin nagusietako argiak ordubetez itzaliko dituzte.
Iaz, 200 herrialdetako 500 udal batu ziren ekimenera, eta "milioika lagunek ere amatatu zituzten beren etxebizitzetako argiak", Bilboko Udalak nabarmendu duenez.
18 edizio
Esan bezala, hemezortzigarren edizio honek proposamen bikoitza dakar berarekin: 60 minutuz eraikin ezagunenetako argiak itzaltzea, eta hitzordua heldu baino lehen, banaka zein taldeka, ekarpen txiki bat egitea, denbora banku bati "ordu bat oparituta".
"Denborak du baliorik handiena", nabarmendu du WWFk, eta 60 minutuan zerbait lortzea "hutsala" dirudien arren, milioika pertsonarentzat inspirazio iturri izan daiteke Lurraren alde "aletxo bat" jartzeko beharraz jabetzeko borrokan.
Lehenengo edizioan, 2 milioi lagunek egin zuten bat ekimenarekin, eta % 2,1 eta % 10,2 artean aurreztu ziren argiak itzalita soilik. Bi urte geroago, 2009an, 400 hiri eta 35 nazio batu ziren iniziatibara, eta aurten 200 bat herrialdek hartuko dute parte.
Albiste gehiago gizartea
40 gradutik gorako tenperaturak, Euskal Herriko hainbat herritan
Hala, Amorebietako Euskalmeten estazioak 41,6 ºC neurtu ditu, Iurretakoak 41,5 eta Bilboko Zorrotza auzokoak, berriz, 40,8 ºC. Gipuzkoan, aldiz, Arrasaten termometroak 40,6 gradura iritsi dira. Araban eta Nafarroan ere termometroak 40 ºC-tik gertu daude.
Lodosako langile bat hil da Bartzelonako Ebroko lantegian
Langilea asteartean hil zen, eta enpresak "doluminak" helarazi dizkie haren senide eta lagunei. Lodosa Kirol Elkarteak ere doluminak eman dizkie haren ingurukoei, elkarteko jokalari ohia baitzen.
Araban, Erriberagoitiko hainbat herrik basoa garbitu eta segurtasun perimetroa egin dute etxebizitzen inguruan
Lasierra Erriberagoitian (Araba) artadiz inguratutako herri bat da, dozena bat biztanlekoa. Orain dela bi urte, hiru hektareako segurtasun perimetroa egin zuten. Aldundiaren dirulaguntzarekin, astebetez zortzi langilek basoa garbitu zuten. Lan horiek mantentzeko, ordea, ganadua eta artzainak beharrezkoak direla adierazi dute herritarrek.
Juan Mari Aburtok Aste Nagusi zirraragarri, aske eta seguru baten alde egin du
Bilboko alkate Juan Mari Aburtok herritarrek Aste Nagusiaz askatasun eta segurtasun giroan gozatzea nahi du. Horren arabera, Jai Batzordea ikuspuntu ezberdinak batzeaz arduratzen da, "munduko jairik onenak" izateko. Gainera, errespetua eta bizikidetza eskatu ditu, Aste Nagusiaz harmonian gozatzeko.
40 ºC-tik gorako tenperaturak izan dira Zornotzan, Iurretan, Bilbon eta Arrasaten
Bero itogarriak ez du etenik emango asteburuan. Hala ere, alerta laranjak Arabara eta Nafarroara mugatuko dira.
Pasealeku Berriko igeriketa zeharkaldian parte hartzen ari zen gizon bat hil da
Igerilariak geldialdi kardiobaskularra izan du uretan, eta Kontxako hondartzara eraman dute. Larrialdi zerbitzuko kideak gizona suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu haren bizia salbatzea.
Juan Mari Aburtok ohorezko aurreskua dantzatu du aurten ere
Urtero bezala, Bilboko alkateak ohorezko aurreskua dantzatu du Begoñako Ama Birjinaren egunean. Beroa handia izan bada ere, alkateak ez du hutsik egin nahi izan.
Sei egunez aktibo egon den Zarrakazteluko baso-sutea, itzalita
Astelehenera arte ez zen lortu asteazkenean kontrolpean izan zuten sua inguratzea eta egonkortzea. Nafarroan sute-arriskua oso handia edo muturrekoa da oraindik.
Asteazkenetik desagertuta zegoen gizon baten gorpua aurkitu dute Legazpin
07:00ak baino lehentxeago, Legazpin gorpu bat agertu dela jakin du Ertzaintzak. Deba Urolako ertzain-etxeko agenteak eta mediku bat bertaratu dira, eta hilda zegoela baieztatu dute. EITBk jakin duenez, hilketa bat izan daiteke.
Bi atxilotu Bilboko diskoteka baten irteeran izandako borroka jendetsu baten ondorioz
Hogeita hamar bat pertsonak parte hartu dute gertakarietan. Osasun-langileek ospitalera eraman dituzte zaurituak, horietako bat atxilotu gisa.