Gizartea
Gipuzkoa
Hondarribiko aireportuan lur hartu behar zuten bi hegaldi Bilbora bideratu dituzte lainoagatik
EITB Media
Madrildik eta Bartzelonatik zetozen bi hegaldi izan dira. Horrez gain, Kataluniako hiriburura bidean aireratu behar zen beste bat atzeratu egin dute.
-
Laino itxia Donostiako Aireportuan. Argazkia: Iñigo Olaizola Ayensa
Laino itxia dago gaurkoan Euskal Herriko txoko askotan, tartean Hondarribian. Hori dela eta, Donostiako Aireportuan lur hartu behar zuten bi hegaldi Bilbokora bideratu behar izan dituzte, Aenak jakinarazi duenez.
Madrildik eta Bartzelonatik zetozen bi hegaldi izan dira. Bartzelonakoak 08:00ak aldera hartu behar zuen lur, eta ordu erdi geroago, Madrilgoak. Biak ala biak, esan bezala, Bilboko Aireportura bidali dituzte.
Horrez gain, Hondarribiko aireportuko webgunearen arabera, Bartzelonara 08:30ean abiatu behar zen hegaldi bat atzeratu behar izan dute.