Itxi

Gizartea

Istripua

55 urteko gidari bat larri zauritu da Vianan, traktore batekin talka eginda

Agentziak | Eitb Media

Istripua NA-134 errepidean gertatu da, Viana (Nafarroa) parean, eta zaurituak burezurreko traumatismo larria izan du. Hori dela eta, Logroñoko San Pedro ospitalera eraman dute.

  • Vianan izandako istripua. Argazkia: Nafarroako Foruzaingoa

    Vianan izandako istripua. Argazkia: Nafarroako Foruzaingoa

55 urteko gizon bat larri zauritu da asteazken honetan NA-134 errepidean, Viana (Nafarroa) parean, bere furgonetak traktore batekin talka eginda.

Istripua 15:18an gertatu da, errepide horretako 97. kilometroan, eta zaurituak traumatismo larria izan du garezurrean. Hori dela eta, Logroñoko San Pedro ospitalera eraman dute anbulantzian.

Traktorearen gidaria ere zauritu da eta inguruko osasun-zentrora joan da. Lodosako suhiltzaileak, Foruzaingoa eta Vianako mediku taldea bertaratu dira.