Gizartea
Indarkeria matxista
Espetxera bidali dute Gasteizen atxilotutako gizona, bikotekide ohia bahitu eta sexu-erasoa egitea egotzita
EITB Media
Astelehen goizaldean axilotutako gizonari genero-indarkeria delitua, sexu-erasoa eta urruntze-agindua urratzea leporatu dizkiote.
-
Atxilotua, Gasteizen. Argazkia: EFE
Gasteizen bikotekide ohia bahitu, atxiki eta erasotzeagatik astelehenean atxilotutako 41 urteko gizona espetxera bidali dute, gaur goizean Gasteizko Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegiaren esku utzi ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Genero-indarkeria delitua, sexu-erasoa eta urruntze-agindua urratzea leporatu dizkiote.
Biktimak lonjatik ihes egin eta bikotekide ohiak bertan sexu-erasoa egin ziola salatu ondoren atxilotu zuten ustezko erasotzailea. Atxilotuak biktimarengandik urruntzeko agindua zuen indarrean, baina ez zuen bete.