Gizartea
Kordoban desagertutako haurrak
Paco Etxeberria: 'Nire bizitzako azterketa errazena izan da'
Erredakzioa
Las Quemadillas etxaldean atzemandako hezurretan DNA laginak lortzea ezinezkoa izango dela azaldu du zientzialariak.
Paco Etxeberria euskal auzitegi-medikuak azaldu duenez, Las Quemadillas etxaldean (Kordoba) atzemandako hezurren azterketa "nire bizitza osoan egindako errazena izan da".
Etxeberriak hankaz gora jarri du Ruth eta Jose 2011ko urriaren 8an Kordoban desagertutako umeen auzia. Izan ere, aitaren senideen etxaldean atzemandako hezurrak 2 eta 6 urteko bi umerenak (hain justu, Ruthen eta Joseren adin berbera) direla egiaztatu du, eta Poliziak, hasieran, animalienak direla ondorioztatu zuen.
Jose Maria Bermudez de Castro biologoak ere aztertu ditu hezurrak, Barne Ministerioak eskatuta, eta Etxeberriaren ondorio berdinak izan ditu.
Zientzialari gipuzkoarrak ETBn zehaztu duenez, arrastoak bi umerenak direla ez ezik, gorpuak "non eta nola" jarri zituzten ere baieztatu ahal izan du, beste hainbat daturen artean.
Halaber, arrastoetan DNA laginak lortzea ezinezkoa izango dela azaldu du, hezurrak "erraustu" egin baitzituzten.
"Zirkulazio istripu bat jazotzen bada, posible da DNA laginak lortzea, tenperaturak 300 ºC ingurukoak baitira, eta ez baita dena erretzen, baina, kasu honetan, [hezurrak] erraustu egin dira", gaineratu du.
Paco Etxeberria (Beasain, Gipuzkoa, 1957), ospe eta oihartzun handiko profesionala da auzitegi-medikuntzaren eta antropologiaren munduan. Besteak beste, Lege eta Auzitegi Medikuntzako irakasle titularra da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), Aranzadi Zientzia Elkarteko presidentea eta Kriminologiaren Euskal Institutuko zuzendariordea.
Paco Etxeberria euskal auzitegi-medikuak azaldu duenez, Las Quemadillas etxaldean (Kordoba) atzemandako hezurren azterketa "nire bizitza osoan egindako errazena izan da".Etxeberriak hankaz gora jarri du Ruth eta Jose 2011ko urriaren 8an Kordoban desagertutako umeen auzia. Izan ere, aitaren senideen etxaldean atzemandako hezurrak 2 eta 6 urteko bi umerenak (hain justu, Ruthen eta Joseren adin berbera) direla egiaztatu du, eta Poliziak, hasieran, animalienak direla ondorioztatu zuen.Jose Maria Bermudez de Castro biologoak ere aztertu ditu hezurrak, Barne Ministerioak eskatuta, eta Etxeberriaren ondorio berdinak izan ditu. Zientzialari gipuzkoarrak ETBn zehaztu duenez, arrastoak bi umerenak direla ez ezik, gorpuak "non eta nola" jarri zituzten ere baieztatu ahal izan du, beste hainbat daturen artean.Halaber, arrastoetan DNA laginak lortzea ezinezkoa izango dela azaldu du, hezurrak "erraustu" egin baitzituzten."Zirkulazio istripu bat jazotzen bada, posible da DNA laginak lortzea, tenperaturak 300 ºC ingurukoak baitira, eta ez baita dena erretzen, baina, kasu honetan, [hezurrak] erraustu egin dira", gaineratu du.Paco Etxeberria (Beasain, Gipuzkoa, 1957), ospe eta oihartzun handiko profesionala da auzitegi-medikuntzaren eta antropologiaren munduan. Besteak beste, Lege eta Auzitegi Medikuntzako irakasle titularra da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), Aranzadi Zientzia Elkarteko presidentea eta Kriminologiaren Euskal Institutuko zuzendariordea.