Gizartea
'La Manada' kasua
'La Manada'ko guardia zibilak proposatu du biktimaren kalte-ordaina hilean 10 euro ordainduz kitatzea
Eitb Media
Bostek 100.000 euroko kalte-ordaina eman behar diote biktimari, eta zati bat dagoeneko egin da militar ohiaren etxebizitza bat salduta. Gaur egun, gutunaren egileak eta 'La Manada'ren gainerakoek ia zortzi urte daramatzate kartzelan.
-
José Antonio Guerrero, 'La Manada'ko guardia zibila / Argazkia: EFE.
Antonio Manuel Guerrero Escudero 'La Manada'ko guardia zibilak Nafarroako auzitegiari eskuz idatzitako gutun batean adierazi dionez, ez du inolako sarrera ekonomikorik kartzelan sartu zutenetik, taldeko bortxaketagatik, eta kalte-ordainaren zatia hilean 10 euro ordainduz kitatzea proposatu du.
EITBk kontsultatutako iturriek ez dute baztertzen urrats hori eman izana hirugarren graduan sartzea errazteko, eskatu ahal duenerako. Hala ere, ez dute uste diru kopuru horrek egoera arintzeko balioko dionik.
23 urteko espetxe zigorra betetzen ari da Iruñeko eta Pozoblancoko erasoengatik, horietako 15, lau lagunekin Sanferminetan gazte bat bortxatzeagatik 2016ko uztailaren 7an. Bostek 100.000 euroko kalte-ordaina eman behar diote biktimari, eta zati bat dagoeneko egin da militar ohiaren etxebizitza bat salduta.
Gaur egun, gutunaren egileak eta 'La Manada'ren gainerakoek ia zortzi urte daramatzate kartzelan.