Gizartea
HARRAPATZEA
64 urteko gizon bat hil da ospitalean, pasa den astean Gasteizen auto batek harrapatu ostean
EITB MEDIA
Ezbeharra martxoaren 4ko gauean gertatu zen Koroatze kalean. Zauritutako oinezkoa Txagorritxuko ospitalera eraman zuten eta pasa den ostiralean hil zen, zaurien ondorioz.
64 urteko gizon bat hil zen pasa den ostiralean, martxoaren 4an Gasteizen auto batek harrapatu ondoren eragindako zaurien ondorioz, Udaltzaingoak eitb.eus-i baieztatu dionez.
Ezbeharra martxoaren 4ko gauean, 22:23ak aldera, gertatu zen Koroatze kalean.
Zauritutako oinezkoa Txagorritxuko ospitalera eraman zuten eta pasa den ostiralean hil zen, zaurien ondorioz.