Itxi

Gizartea

Kordobako ume desagertuak

Paco Etxeberria medikuak hankaz gora jarri du Poliziaren ikerketa

Erredakzioa

Etxeberria ospe handiko profesionala da, eta hainbat ikerketatan hartu du parte, hala nola ume lapurtuen auzian eta Salvador Allenderen gorpuaren azterketan.

Paco Etxeberria Gabilondo euskal auzitegi-medikuaren txosten batek hankaz gora jarri du Ruth eta Jose 2011ko urriaren 8an Kordoban desagertutako umeen auzia.

Txostena haurren amak eskatu zuen, eta frogatu egiten du Las Quemadillas etxaldean aurkitutako hezurrak bi umeenak direla. Etxea Jose Breton aitaren gurasoena da, eta gizonezkoa espetxean dago, seme-alaben desagerpena egotzita.

EITBk jakin duenez, Etxeberriak duela hamar egun aztertu zituen hezurrak, Espainiako Poliziak Madrilen duen laborategi batean.

Auzia gertutik ezagutzen duten iturriek azaldu dutenez, ikerketa horren emaitzak "argiak" dira, eta etxaldean aurkitutako hezurrak 2 eta 6 urteko bi umerenak direla egiaztatzen dute (hain justu, Ruthen eta Joseren adina). Halaber, Poliziak egindako lehen txostenak "akats nabariak" zituela ziurtatu du.

Euskal zientzialariaren txostenak norabide aldaketa dakar ume desagertuen ikerketan. Izan ere, Poliziak hezurrak aurkitu zituenean, animalienak direla ondorioztatu zuen. Orain arte, ikerlariek ez duten baztertu adingabeek bizirik jarraitzea.

Etxeberria, ospe handiko profesionala

Paco Etxeberria (Beasain, Gipuzkoa, 1957), ospe eta oihartzun handiko profesionala da auzitegi-medikuntzaren eta antropologiaren munduan. Besteak beste, Lege eta Auzitegi Medikuntzako irakasle titularra da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), Aranzadi Zientzia Elkarteko presidentea eta Kriminologiaren Euskal Institutuko zuzendariordea.

Etxeberriak hainbat ikerketatan hartu du parte. Azkenaldian, adibidez, ume lapurtuen auziak aztertu ditu.

Horren ildotik, maiatzean agerraldia egin zuen Eusko Legebiltzarrean, eta EAEko osasun zerbitzu publikoan jaioberriak lapurtu izana "ia ezinezkoa" dela azaldu zuen. Dena dela, "irregulartasunak" jazo izana posible dela gaineratu zuen.

Aranzadi elkartean, Gerra Zibil garaiko desagertuak eta hobi komunak ikertzeko lantalde bat zuzentzen du. 2000. urtetik, ehun hobi baino gehiago aztertu ditu.

Halaber, Baltasar Garzon epailearen aholkularia izan da, Memoria Historikoaren auzian.

Atzerrian, Txileko agintariekin ere egin du lan, Augusto Pinochet diktadorearen biktimak identifikatzeko eta Salvador Allende presidente ohiaren gorpua aztertzeko (zergatik hil zen argitzen laguntzeko).

2007an, Aranzadi elkarteak Giza Eskubideen Rene Cassin Saria jaso zuen.

Paco Etxeberria Gabilondo euskal auzitegi-medikuaren txosten batek hankaz gora jarri du Ruth eta Jose 2011ko urriaren 8an Kordoban desagertutako umeen auzia.Txostena haurren amak eskatu zuen, eta frogatu egiten du Las Quemadillas etxaldean aurkitutako hezurrak bi umeenak direla. Etxea Jose Breton aitaren gurasoena da, eta gizonezkoa espetxean dago, seme-alaben desagerpena egotzita.EITBk jakin duenez, Etxeberriak duela hamar egun aztertu zituen hezurrak, Espainiako Poliziak Madrilen duen laborategi batean.Auzia gertutik ezagutzen duten iturriek azaldu dutenez, ikerketa horren emaitzak "argiak" dira, eta etxaldean aurkitutako hezurrak 2 eta 6 urteko bi umerenak direla egiaztatzen dute (hain justu, Ruthen eta Joseren adina). Halaber, Poliziak egindako lehen txostenak "akats nabariak" zituela ziurtatu du.Euskal zientzialariaren txostenak norabide aldaketa dakar ume desagertuen ikerketan. Izan ere, Poliziak hezurrak aurkitu zituenean, animalienak direla ondorioztatu zuen. Orain arte, ikerlariek ez duten baztertu adingabeek bizirik jarraitzea.Etxeberria, ospe handiko profesionalaPaco Etxeberria (Beasain, Gipuzkoa, 1957), ospe eta oihartzun handiko profesionala da auzitegi-medikuntzaren eta antropologiaren munduan. Besteak beste, Lege eta Auzitegi Medikuntzako irakasle titularra da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), Aranzadi Zientzia Elkarteko presidentea eta Kriminologiaren Euskal Institutuko zuzendariordea.Etxeberriak hainbat ikerketatan hartu du parte. Azkenaldian, adibidez, ume lapurtuen auziak aztertu ditu.Horren ildotik, maiatzean agerraldia egin zuen Eusko Legebiltzarrean, eta EAEko osasun zerbitzu publikoan jaioberriak lapurtu izana "ia ezinezkoa" dela azaldu zuen. Dena dela, "irregulartasunak" jazo izana posible dela gaineratu zuen.Aranzadi elkartean, Gerra Zibil garaiko desagertuak eta hobi komunak ikertzeko lantalde bat zuzentzen du. 2000. urtetik, ehun hobi baino gehiago aztertu ditu.Halaber, Baltasar Garzon epailearen aholkularia izan da, Memoria Historikoaren auzian.Atzerrian, Txileko agintariekin ere egin du lan, Augusto Pinochet diktadorearen biktimak identifikatzeko eta Salvador Allende presidente ohiaren gorpua aztertzeko (zergatik hil zen argitzen laguntzeko).2007an, Aranzadi elkarteak Giza Eskubideen Rene Cassin Saria jaso zuen.