Gizartea
Eguraldia
Euria zarra-zarra gaur, eta egonkortasuna bihartik aurrera
eitb media
Goizaldean abisu horia egon da indarrean, marea biziengatik. Giroak egonkortzera egingo du, eta eguzkia eta tenperatura epelak izango ditugu nagusi asteartetik aurrera.
-
Euria Bilbon. Argazkia: EFE
Astea aurrekoaren bide beretik hasiko da, euriarekin, bereziki ipar partean, eta ugari botako du. Gainera, abisu horiak ezarriko dira olatu handiengatik, eta marea biziak egongo dira.
Gaur bustitik jarraituko dugu, batez ere ipar partean. Bertan, euria sarri egingo du eta prezipitazio dezente pilatuko dira. Hegoaldean, berriz, euri askoz gutxiago egingo du eta ostarte batzuk zabalduko dira. Elur-kota 1.000-1.100 metroren bueltan egongo da hasieran, baina 1400 metrora igoko da gero. Mendebaldeko haizea ibiliko da, kostaldean zakar hasieran. Tenperaturari dagokionez, ez da aldaketa handirik espero.
Asteartean, giroak egonkortzera egingo du. Zerua hodeitsu egongo da goizean, baina ostarteak zabalduko dira arratsaldean, eta zerua nahiko garbi geratuko da egunaren amaieran. Goizaldean eta goizeko lehen orduetan, euria egin dezake kostaldean, batez ere ekialdean, baina goizean bertan atertuko du. Mendebaldeko haizea ibiliko da, eki ipar-ekialdekoa arratsaldean. Tenperatura maximoak igotzen hasiko dira.
Asteazkenean, hego haizeak tenperaturak igoko ditu, eta ostarte handiak zabalduko dira. Joera hori errepikatuko da asteburura arte.
Abisuak
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, itsasaldeko arriskuagatik abisu horia egon da indarrean 04:00etatik 06:00etara, marea biziak eta 1,5-3 metroko olatuak espero baitira. Itsasgora 05:08an izan da.
Asteartean, abisu horia izango da indarrean 05:00etatik 07:00etara, 2 metro inguruko olatuengatik. Marea bereziki bizia izango da, eta urak gainez egin dezake ohiko puntuetan.
Kontsulta ezau eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.