Gizartea
Kordobako ume desagertuak
Desagertutako haurren arrastoak aurkitu dituzte Bretonen etxaldean
Erredakzioa
Ikerketa berriari esker baieztatu dutenez, su baten arrastoetan aurkitutako hezurrak ez ziren karraskarienak, baizik eta desagertutako bi haurrenak. Poliziakoa adituek baieztatu egin dute aurkikuntza.
Teknikariek baieztatu egin dute ikerketa antropologikoek ziotena, eta Kordobako Las Qumadillas etxaldean aurkitutako hezur arrastoak Ruth eta Jose 2011ko urriaren 8an desagertu ziren haurrenak direla ondorioztatu dute. Arrastoak Jose Breton desagertutako haurren aitaren (kartzelan dago) gurasoen etxaldean aurkitu dituzte.
Ikerketa independentea Paco Etxeberria Euskal Kriminologia Institutuaren presidenteak zuzendu du.
Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, haurren amak agindutako ikerketa antropologikoa egiazkoa da, eta duela hilabete batzuk animalienak zirela esan zuten hezurrak desagertutako haurrenak dira.
Hasiera batean, poliziek frogatu dute antropologoek egindako ikerketa independentea zuzena zela, baina badaezpada ere teknikarien txostena eskatzen zuten, hasiera batean animalienak zirela uste zuten hezurrak Ruthenak eta Joserenak zirela egiaztatzeko.
Errausketa-labea
Arrastoak gizakiarenak zirela egiaztatzea lan gogorra izan omen da teknikarientzat. Izan ere, Jose Breton aitak labe moduko bat eraiki zuen gorpuzkinak erretzeko, eta 800 gradu inguruko tenperaturara iristen zenez, hezurrak erabat kiskalita zeuden eta ia materia organiko guztia desagertu zen.
Horretarako, labea eraikitzeko, Jose Breton aitak ustez txapa bat eta adreiluak erabili zituela ondorioztatu dute teknikariek.
Giza-arrastoen aurkikuntza duela 15 egun baieztatu zen, baina bart zabaldu da hedabideetan. Aurkitutako DNA arrastoei ezin zaizkie DNA frogak egin, baina laginek agerian uzten omen dute sei eta bi urteko haurrenak direla, Ruthek eta Josek zuten adinekoak hain zuzen ere.
Poliziaren lana goraipatu du amaren familiak
Amaren familiak ez du Polizia errudun bilakatu nahi eta Las Quemadillas etxadian aurkitutako arrastoak animalienak zirela berresten zuen informearen kontrakoa dioten txostenak azaldu diren arren, poliziaren lana eredugarria izan dela uste dute.
Juan David Lopez Ruth Ortizen lehengusuak kazetariei esan dienaren arabera, orain "justizia eskatzea" baino ez zaie gelditzen.
Polizia zientifikoaren lanari "hamarra" ematen diotela adierazi du, "agian nahastu egin dira, ni neu nahas naitekeen bezala, baina euren lana egin dute eta beti lursail horretan bilatzen egon dira, froga gehiagoren bila".
Ruth Ortiz desagertutako haurren amak duela astebete izan zuen txostenaren berri. "Familia oso gaizki dago, nahiz eta ezustekoa ez izan", adierazi du Juan David Lopezek.
Jose Bretonen abokatua, txostenaren aurka
Jose Bretonen abokatuak, Jose Maria Sanchez de la Puertak, sinesgarritasuna kendu dio txostenari, eta hezurrak umeenak direla egiaztatzen ez duela iritzi dio.
Abokatua auziko epaile instruktorearekin batzartu da gaur, eta ondoren adierazpenak egin ditu kazetarien aurrean. Horren esanetan, Etxeberriak "48 ordutan" egin du txostena, baina Polizia "bi hilabete" izan zen ikertzen.
Sanchez de la Puertak azaldu duenez, epaileak beste bi proba egitea eskatu du, emaitzak Etxeberriaren txostenarekin alderatzeko. Hori dela eta, Polizia berriz ere joango da Las Quemadillas etxaldera, bihar, 09:00etan.
Abokatuaren hitzetan, oraingoz ez dute DNA probarik egin, "era hori izango litzateke froga irmoena". Horren ustez, Etxeberriaren txostena akusazioaren "estrategia bat" da Bretoni presio psikologikoa egiteko.
“Ikerketaren ildo nagusia”
Beste alde batetik, Juan Jose Primo Jurado Gobernuaren Kordobako delegatuordeak esan duenez, txosten independientea “ikerketaren ildo nagusia bihurtuko da hemendik aurrera”.
Kasua zuzentzen duen epaileak sumario-sekretua ezarri duela ohartarazi du Primo Juradok, eta adingabekoen amaren familiak eskatutako txostenaz gain, Poliziak beste txosten bat egin duela “berretsi” du.
Barne ministroak agerraldia egingo du gaur
Jorge Fernandez Diaz barne ministroak agerraldia egingo du 13:30ean, auziaren nondik norakoak azaltzeko.
Teknikariek baieztatu egin dute ikerketa antropologikoek ziotena, eta Kordobako Las Qumadillas etxaldean aurkitutako hezur arrastoak Ruth eta Jose 2011ko urriaren 8an desagertu ziren haurrenak direla ondorioztatu dute. Arrastoak Jose Breton desagertutako haurren aitaren (kartzelan dago) gurasoen etxaldean aurkitu dituzte.Ikerketa independentea Paco Etxeberria Euskal Kriminologia Institutuaren presidenteak zuzendu du.Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, haurren amak agindutako ikerketa antropologikoa egiazkoa da, eta duela hilabete batzuk animalienak zirela esan zuten hezurrak desagertutako haurrenak dira.Hasiera batean, poliziek frogatu dute antropologoek egindako ikerketa independentea zuzena zela, baina badaezpada ere teknikarien txostena eskatzen zuten, hasiera batean animalienak zirela uste zuten hezurrak Ruthenak eta Joserenak zirela egiaztatzeko.Errausketa-labeaArrastoak gizakiarenak zirela egiaztatzea lan gogorra izan omen da teknikarientzat. Izan ere, Jose Breton aitak labe moduko bat eraiki zuen gorpuzkinak erretzeko, eta 800 gradu inguruko tenperaturara iristen zenez, hezurrak erabat kiskalita zeuden eta ia materia organiko guztia desagertu zen.Horretarako, labea eraikitzeko, Jose Breton aitak ustez txapa bat eta adreiluak erabili zituela ondorioztatu dute teknikariek.Giza-arrastoen aurkikuntza duela 15 egun baieztatu zen, baina bart zabaldu da hedabideetan. Aurkitutako DNA arrastoei ezin zaizkie DNA frogak egin, baina laginek agerian uzten omen dute sei eta bi urteko haurrenak direla, Ruthek eta Josek zuten adinekoak hain zuzen ere.Poliziaren lana goraipatu du amaren familiakAmaren familiak ez du Polizia errudun bilakatu nahi eta Las Quemadillas etxadian aurkitutako arrastoak animalienak zirela berresten zuen informearen kontrakoa dioten txostenak azaldu diren arren, poliziaren lana eredugarria izan dela uste dute.Juan David Lopez Ruth Ortizen lehengusuak kazetariei esan dienaren arabera, orain "justizia eskatzea" baino ez zaie gelditzen.Polizia zientifikoaren lanari "hamarra" ematen diotela adierazi du, "agian nahastu egin dira, ni neu nahas naitekeen bezala, baina euren lana egin dute eta beti lursail horretan bilatzen egon dira, froga gehiagoren bila".Ruth Ortiz desagertutako haurren amak duela astebete izan zuen txostenaren berri. "Familia oso gaizki dago, nahiz eta ezustekoa ez izan", adierazi du Juan David Lopezek.Jose Bretonen abokatua, txostenaren aurkaJose Bretonen abokatuak, Jose Maria Sanchez de la Puertak, sinesgarritasuna kendu dio txostenari, eta hezurrak umeenak direla egiaztatzen ez duela iritzi dio.Abokatua auziko epaile instruktorearekin batzartu da gaur, eta ondoren adierazpenak egin ditu kazetarien aurrean. Horren esanetan, Etxeberriak "48 ordutan" egin du txostena, baina Polizia "bi hilabete" izan zen ikertzen.Sanchez de la Puertak azaldu duenez, epaileak beste bi proba egitea eskatu du, emaitzak Etxeberriaren txostenarekin alderatzeko. Hori dela eta, Polizia berriz ere joango da Las Quemadillas etxaldera, bihar, 09:00etan.Abokatuaren hitzetan, oraingoz ez dute DNA probarik egin, "era hori izango litzateke froga irmoena". Horren ustez, Etxeberriaren txostena akusazioaren "estrategia bat" da Bretoni presio psikologikoa egiteko. “Ikerketaren ildo nagusia”Beste alde batetik, Juan Jose Primo Jurado Gobernuaren Kordobako delegatuordeak esan duenez, txosten independientea “ikerketaren ildo nagusia bihurtuko da hemendik aurrera”.Kasua zuzentzen duen epaileak sumario-sekretua ezarri duela ohartarazi du Primo Juradok, eta adingabekoen amaren familiak eskatutako txostenaz gain, Poliziak beste txosten bat egin duela “berretsi” du. Barne ministroak agerraldia egingo du gaurJorge Fernandez Diaz barne ministroak agerraldia egingo du 13:30ean, auziaren nondik norakoak azaltzeko.