Gizartea
Trafikoa
Ilara luzeak N-637 errepidean, Erandio parean, bi istripuren ondorioz
EITB Media
Lehenengo istripua 14:30 aldera gertatu da, N-637 errepidean, eta hiru ibilgailu nahasi dira. Geroago, auto batek autobus batekin egin du talka.
Hiru kilometroko auto-ilarak sortu dira N-637 errepidean, Erandion (Bizkaia), Barakaldorako bidean, bi istripuren ondorioz.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, lehenengo istripua 14:30 aldera gertatu da, N-637 errepidean, eta hiru ibilgailu nahasi dira.
Ezbeharraren ondorioz, beste auto batek autobus batekin egin du talka, eta hiru kilometroko auto-ilarak sortu dira.
Bi ezbeharretako batean ere ez da inor zauritu.