Itxi

Gizartea

Trafikoa

Trafikoa bere onera etorri da Txorierriko igarobidean goizeko lehen orduko auto ilaren ondotik

EITB MEDIA

Sondikan hiru ibilgailuren artean gertatu den ezbeharrak ilara luzeak eragin ditu N-637 errepidean.

  • Istripua Sondikan

    Istripua Sondikan. Argazkia: Segurtasun Saila

Hiru ibilgailuk talka egin dute N-637 errepidean (Txorierriko igarobidea), Donostiarako noranzkoan, goizeko lehen orduan. Sondikan jazo da, hain zuzen ere, ezbeharra, Larrondo parean, 07:30ean.

Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, ez dago argi istripuan norbait zauritu den ala ez.

Errei bat itxita egon da, eta 4 kilometroko ilarak sortu dira. Ordu honetan (08:20) trafikoa bere onera etorri da.