Itxi

Gizartea

TRAFIKOA

Pertsona bat hil da AP-8 autobidean, Mendaro parean, kamioi batek harrapatuta

EITB MEDIA

Ertzaintzak baieztatu duenez, goizeko 07:00ak inguruan izan da istripua, Bilboko noranzkoan. Ikerketa zabaldu dute, istripuaren nondik norakoak argitzeko.

  •  Irudia: Ertzaintza Trafikoa

    Irudia: Ertzaintza Trafikoa

Pertsona bat hil da gaur goizean AP-8 autobidean kamioi batek harrapatuta, Mendaro (Gipuzkoa) parean, Bilboko noranzkoan. Oraingoz, ez da jakitera eman nola gertatu den harrapaketa.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, 07:00 inguruan izan da ezbeharra, eta ondorioz, errei bat itxi behar izan dute. Ondorioz, zazpi kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira, baina, behin bidea libratuta, pixkanaka desegiten joan dira ilarak. 

Ikerketa zabaldu du Ertzaintzak, istripuaren nondik norakoak argitzeko.