Gizartea
Zorigaiztoko ezbeharra
Mallorcan lehorgailu baten barruan hilda topatutako 4 urteko haurraren kasua ikertzen ari dira
Agentziak | EITB MEDIA
Zorigaiztoko ezbeharra atzo jazo zen Magaluf udalerriko etxebizitza batean. Antza, mutikoa etxetresna barrura sartu eta han geratu zen, ezin aterata.
Mallorcan, Magaluf udalerrian, lehorgailu baten barruan hilda topatutako 4 urteko haurraren heriotza ikertzen ari da Guardia Zibila.
Adingabea atzo, ostegunarekin, topatu zuten hilotz etxetresnaren barruan. Antza, hara sartu eta barruan geratu zen, ezin aterata.
Armatutako institutuaren arabera, 14:00ak aldera jazo zen ezbeharra s'Olivera etorbideko etxebizitza batean.
Familiako iturrien arabera, mutikoa amamaren eta beste senitarteko baten zaintzapean zegoen. Uneren batean, emakumea kalera atera zen eta beste pertsona lo geratu zen. Amama etxera heldu zenean, haurra topatzen ez zuela eta, senitartekoa itzartu zuen, eta biek topatu zuten haurraren gorpua, lehorgailuaren barruan.