Gizartea
BIZKAIA
Sei pertsona artatu dituzte kea arnasteagatik Leioako garaje batean piztutako sute baten ondorioz
EITB MEDIA
Sei horietako bat Urdulizko ospitalera eraman dute. Hasiera batean bizilagunak etxetik atera badituzte ere, behin sua itzalita, goizeko lehen orduan itzuli ahal izan dira.
-
Leioan sutea izan den eraikina. Argazkia: Kerman Goikuria
Sei pertsona artatu dituzte kea arnasteagatik gaur goizaldean Leioako garaje batean izandako sute baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Gainera, sei horietako bat Urdulizko ospitalera eraman dute.
Sutea 04:15ean piztu da Langileria kaleko 14. zenbakiko garaje batean.
Suhiltzaileek sua itzali dute, baina ingurua zaintzen eta freskatzen jarraitzen dute.
Hasiera batean inguruko hainbat bizilagun etxetik atera behar izan badituzte ere, behin sua itzalita, goizeko zazpiak pasata itzuli ahal izan dira.
Bestalde, auto batzuk ere erre ditu suak.