Gizartea
Trafikoa
Hiru orduz 10 kilometrotik gorako auto ilarak izan ostean, trafikoa bere onera etorri da N-1ean
EITB MEDIA
Bi ibilgailuren artean jazo da ezbeharrean ez da inor zauritu.
Euriak, haizeak eta ur putzuek zirkulazioa zaildu dute goizetik euskal errepideetan. N-1ean, Villabona parean, bi ibilgailuk elkar jo dute, eta auto ilara luzeak sortu dira, Donostiarako noranzkoan.
Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, istripua gertatu eta bi ordura 14 kilometroraino iritsi dira ilarak.
Errei bat itxita izan dute, 07:10ean istripua izan duten ibilgailuak handik kendu bitartean, baina 10:25erako bere onera itzuli da zirkulazioa.
Ezbeharrean ez da inor zauritu.