Itxi

Gizartea

GARRAIO PUBLIKOA

Renferen tren zerbitzua berrezarri dute Andoain eta Hernani parean, erreietako bat zabalduta

EITB MEDIA

Atzo arratsaldean, 18:30 aldera, zuhaitz bat erori zen Urnieta parean trenbidera eta zirkulazioa etenda geratu zen bi norabideetan.

  • Artxiboko irudia.

    Artxiboko irudia.

Renferen tren zerbitzua 07:00ak inguruan berrezarri dute Andoain eta Hernani parean, atzotik etenda egon ondoren. Oraingoz, erreietako bat zabaldu dute bakarrik, Adifek sare-sozialen bidez jakinarazi duenez. Bi norabideetako trenak txandaka ari dira pasatzen, eta 20-30 minutuko atzerapenarekin dabil zirkulazioa Irun eta Brinkola artean.

Atzo arratsaldean, 18:30 aldera, zuhaitz bat erori zen Urnieta parean trenbideko katenariaren gainera, eta ondorioz, zirkulazioa etenda geratu zen bi norabideetan.

Egoera bideratzeko, 21:00ak baino lehentxeago, errepide bidezko garraio-plan alternatiboa ezarri zuen Adifek, distantzia luzeko eta ertaineko trenentzat, eta Andoain eta Hernani artean, Donostiako C-1 lineako aldiriko zerbitzuarentzat.

Bihar goizerako bi erreiak zabalik izatea espero du Adifek, eta horrenbestez, zerbitzua bere onera etortzea.