Gizartea
Gertakaria
Zaragozan hilda aurkitu duten zortzi hilabete haurraren ama atxilotu dute
Agentziak | EITB Media
Haurtxoa amarekin batera desagertu zen otsailaren 23an. Haurra hilda aurkitu eta ordu gutxira atxilot du Espainiako Poliziak ama.
-
Haurtxoa amarekin batera desagertu zen otsailaren 23an. Argazkia: EFE
Espainiako Poliziak Zaragozan hilda aurkitu duten zortzi hilabete haurraren amaa atxilotu du. Haurra amarekin batera joan den otsailaren 23an desagertu zen Aragoiko hiriburuan. Desagerpena Zaragozako Caixa Forum inguruetan izan zen, Delicias auzoan.
SOS Desaparecidos de Aragón elkarteak larunbat goizean igorri zuen desagerpenaren alerta, 31 urteko emakume bat eta haren haurtxoa desagerturik zeudela zioena.
Ikerketa sekretupean darama Hilketa eta Desagertuen Taldeak, Aragoiko Poliziaren Buruzagitza Nagusiak jakinarazi duenez