Gizartea
Istripua
Emakume gazte bat larri zauritu da autobus batek harrapatuta, Iruñean
agentziak | eitb media
Pio XII.aren etorbideko oinezkoen pasabide batean izan da harrapaketa, goizaldean. Autobusa enpresa pribatu batekoa zen.
19 urteko emakume bat larri zauritu da gaur goizaldean, Iruñeko Pio XII.a etorbidean autobus batek harrapatuta.
Nafarroako 112 larrialdi zerbitzuek 04:40 aldera jaso dute ezbeharraren abisua, eta anbulantzia medikalizatua, suhiltzaileak eta udaltzainak bertaratu dira.
Zauritua Nafarroako Ospitale Unibertsitariora eraman dute, traumatismo kraneoentzefaliko larriarekin.
Pio XII.aren etorbideko oinezkoen pasabide batean gaztea harrapatu duen ibilgailua enpresa pribatu batekoa zen.
Iruñeko Udaltzaingoak ikerketa ireki du gertatutakoa argitzeko asmoz.