Gizartea
NAFARROA
Emakume baten gorpua aurkitu dute Arga ibaian, Barañainen
eitb media
Ikerketako iturrietatik jakinarazi dutenez, hipotesi nagusia da Gabriela Reyes duela bi hilabete Iruñean desagertutako emakumearena izatea hilotza.
Emakume baten gorpua aurkitu dute Arga ibaian, Barañainen (Nafarroa), Foruzaingoak eitb.eus-i baieztatu dionaren arabera.
Ikerketako iturrietatik jakinarazi dutenez, hipotesi nagusia da Gabriela Reyes duela bi hilabete Iruñean desagertutako emakumearena izatea hilotza.
Herritar batek eman dio abisua Barañaingo Udaltzaingoari, Argan gorpu bat ikusi ostean, eta Udaltzaingoa Espainiako Poliziarekin jarri da harremanetan, hori baita emakumearen desagerpena ikertzen ari dena.
11:30 aldera, Nafarroako suhiltzaileen ureko erreskate taldea bertaratu da hilotza ibaitik ateratzera.