Gizartea
GIPUZKOA
Tolosan zauritutako 16 urteko gaztearen familiak gertatutakoa salatu du Auzitegian
EITB MEDIA
Balizko prozesu judizialean akusazio partikular gisa aurkeztuko dira.Bestalde, 16 urteko gaztea artatzen ari diren osasun-langileek lesio gehiago atzeman dituzte zaurituaren begian, eta ezkorragoak dira.
-
Zaurituaren aitak egindako agerraldia. Argazkia: EITB Media
Tolosako Beotibar kalean, inauteri-ospakizunetan, Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz zauritutako 16 urteko gaztearen familiak salaketa jarri zuen atzo, Gipuzkoako udalerri horretako epaitegian.
Familiak Euskadi Irratiari azaldu dionez, akusazio partikular gisa aurkeztuko dira balizko prozesu horretan.
Horrez gain, gaztea artatzen ari diren osasun-langileek arazo eta lesio gehiago atzeman dituzte zaurituaren begian, eta medikuak ezkorrago dira orain. Izan ere, gaur egitekoa zioten ebakuntza atzeratu egin da, bihar proba gehiago egingo dizkiotelako gazteari. Orduan jakingo dute diagnostiko zehatza.
Asteartean, gaztearen aitak azaldu zuen semeak ebakuntzaren zain jarraitzen duela eta erretina lekualdatu zaiola. Ertzaintzak Tolosan izandako jarrera salatu zuen, eta gertatutakoa argitzeko eskatu zuen.
Bestalde, Ertzaintzaren barruko barne-ikerketa abian da, gertatutakoa argitzeko.