Itxi

Gizartea

Titular nagusiak

Albiste izango dira: Tolosako sexu erasoak, Ertzaintzaren karga eta nekazaritza sektorea

EITB MEDIA

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

  • Elkarretaratzea Tolosan, sexu erasoak salatzeko

    Elkarretaratzea Tolosan, sexu erasoak salatzeko

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko otsailak 14, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Tolosako sexu erasoak: Gaur utziko dituzte epailearen esku Tolosako sexu erasoekin lotutako atxilotutako bi gizonak. Bitartean, Tolosak eraso horiek gaitzetsi ditu bart. Protesta egin dute zezen-plazan, txarangek plazari buelta eman ostean. Bertan izan dira zinegotziak, EH Bilduko Adu Martinez de Rituerto alkatea eta inauterietan parte hartzen duten taldeak.

- Ertzaintzaren karga: Ertzaintzaren sindikatu Ernek, Esanek eta Sipek Josu Erkoreka Segurtasun sailburuari eskatu diote defenda dezala agenteen jokabidea, Tolosako "gertakari larrien" harira. 

- Nekazaritza sektorea: Gasteizen, euskal administrazioek nekazaritza sektorearentzat Euskadin adostutako neurriak ezagutaraziko dituzte. Besteak beste, Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiak hartuko du parte ekitaldian.