Itxi

Gizartea

INDARKERIA MATXISTA

Bederatzina urteko kartzela zigorra ezarri diete bi gizoni, Tuteran adin txikiko bati sexu erasoa egiteagatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Epaia ez da irmoa eta helegitea jar dakioke Auzitegi Gorenaren aurrean. Halaber, bi zigortuak ezingo dira 14 urtean biktimarengana gerturatu eta berarekin harremanetan jarri.

  • Nafarroako Justizia Jauregia, artxiboko irudi batean

    Nafarroako Justizia Jauregia, artxiboko irudi batean. Irudia: EITB Media

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak bederatzi urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra berretsi die bi gizoni, 14 urteko neskato bati Tuterako etxebizitza batean sexu erasoa egiteagatik.

Epaia ez da irmoa eta helegitea jar dakioke Auzitegi Gorenaren aurrean. Halaber, 10.000 euroko kalte ordaina eman beharko diete biktimari eta bi zigortuak ezingo dira 14 urtean biktimarengana gerturatu eta berarekin harremanetan jarri. Horrez gain, bost urteko zaintzapeko askatasuna bete beharko dute.

2021eko martxoaren 13an, 14 urteko biktima auzipetuetako baten etxean egiten ari ziren festara joan zen. Bertan zeudela, gizonetako batek "trio" bat egitea proposatu zion, baina emakumeak ez zuen onartu. Neska gizonetako batekin logelara joan zen eta sexu harremanak izan zituzten bertan. Geroago, bigarren akusatua sartu zen, eta neskatoaren borondatearen aurka, hasieran proposatu zioten "trioa" burutu zuten.

Sexu erasoaren ondoren, emakumea indarrez garbitu zuten erasoaren arrastoak ezabatzen ahalegintzeko.

Iragan irailean, Nafarroako Lurralde Auzitegiak bederatzi urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zien bi akusatuei, sexu eraso delitua leporatuta.