Gizartea
Titular nagusiak
Albiste izango dira: Sexu erasoak Azpeitian, greba Bilbobusen eta Tuvisan eta Irratiaren Nazioarteko Eguna
EITB MEDIA
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
-
Elkarretaratzea Azpeitian. Argazkia: EITB
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko otsailak 13, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Sexu erasoak Azpeitian: Gizon bat atxilotu dute Azpeitian (Gipuzkoa) bi sexu erasorekin lotura duelakoan. Erasoen berri izan orduko, Azpeitiko Udalak bertan behera utzi ditu egunotarako deituta zituen ekitaldi guztiak
- Greba Bilbobusen eta Tuvisan: Bilbobuseko langileek greba eguna dute gaur, otsailak 13. 24 orduko mobilizazioak deitu dituzte, hain zuzen ere, hitzarmen duin baten alde egiten ari diren protesten baitan. Tuvisan ere planto egingo dute gaurkoan, eta, aurreikusitakoaren arabera, aste osoan, enpresa batzordeak eta zuzendaritzak ez baitute oraindik hurrengo bilerako data itxi.
- Irratiaren Nazioarteko Eguna: Irratiaren Eguna den honetan, programazio berezia eskainiko dute EITBren estudioetatik ere. Egunero 22,6 milioi pertsonak entzuten dute irratia, eta entzule bakoitzak 93 minutu ematen ditu horretan, Estudio General de Mediosen (EGM) 2023an emandako azken datuaren arabera.