Itxi

Gizartea

Gertakaria

Gizon baten hilotza topatu dute Santurtziko portuko uretan

EITB Media

Ertzaintzako eta Itsas Salbamenduko kideek 07:00etan atera dute gorpua uretatik.

  • Gorpua topatu duten lekua.

    Gorpua topatu duten lekua. EITB Media

Larrialdi zerbitzuek gizon baten gorpua atera dute Santurtziko arrantza portuko uretatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. 

Santurtziko kaian pertsona bat uretara erortzen ikusi duela jakinarazi du lekuko batek, 04:40 aldera. Larrialdietako hainbat baliabide (Ertzaintza, Gurutze Gorria, suhiltzaileak eta itsas salbamendua, besteak beste) bertaratu dira eta desagertutakoaren bila hasi. Esan bezala, handik gutxira, 07:00etan, aurkitu dute hilotz. 

Oraingoz, ez dakite hildakoa nor den eta nola hil den ere.