Gizartea
Trafikoa
Gizon bat hil da Mungian auto batek harrapatuta
EITB Media
Harrapaketa 04:30 aldera jazo da BI-631 errepidean, Zabalondo auzoaren parean. Errepidea itxita egon da lau orduz, eta pilaketak sortu dira inguruan.
Gizon bat hil da bart Mungian (Bizkaia) auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Iturrion arabera, harrapatzea 04:30 aldera jazo da, BI-631 errepidean. Ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, ibilgailu batek gizona harrapatu du Zabalondo auzoaren parean.
Ertzaintzak errepidea itxi du Bilboko bidean, eta trafikoa Gatikatik bideratu dute. Bermeoko noranzkoan, errei bat egon da itxita. Ilarak sortu dira. 08:00etan zabaldu dute berriro bidea.