Gizartea
Itsas salbamendua
Aita Mari Mediterraneora abiatu da, 12. misioan
EITB MEDIA
Itsas Salbamendu Humanitarioa (SMH) gobernuz kanpoko erakundearen euskal ontziak behar zituen baimen guztiak eskuratu ditu, eta, hala, Vinarosko (Castello) portutik atera da arratsaldean.
-
Aita Mariko kideak atzo, Aurora Suport salbamenduko kideekin, entrenamenduetan. @maydayterraneo
Aita Mari itsas salbamenduko euskal ontziak gaur ekin dio Mediterraneoko bere 12. misioari, Vinarosko portutik (Castello) aterata.
Itsas Salbamendu Humanitarioa (SMH) gobernuz kanpoko erakundeak atzo jakinarazi zuenez, prestaketa eta entrenamendu lanetan eman zuten eguna.
Fases finales de los entrenamientos en tierra con apoyo de @aurorasuport. Se acerca la misión 12¿¿
— maydayterraneo (@maydayterraneo) February 11, 2024
Lurreko azken entrenamendu faseak @aurorasuport laguntzarekin. 12 misioa gerturatzen doa¿¿ pic.twitter.com/0TJirogGxH
Aurreko misioetan bezala, zortzi profesional eta sei boluntario doaz ontzian. Boluntarioen artean, fotokazetari batek, mediku eta erizain banak, eta hiru soroslek parte hartuko dute misioan.