Itxi

Gizartea

Errepideak

Zarautz eta Getaria arteko errepidean errei bat zabaldu eta txandakako zirkulazioa ezarri dute

EITB Media

Goizaldean, zuloa zabaldu da oinezkoen pasealekuan, olatuen eraginez. Kalteak aztertuta, autoak errepidetik ibiltzea arriskutsua izan zitekeela ebatzi dute teknikariek, eta errepidea itxi dute. Arratsaldean, mendi aldera dagoen erreia zabaldu dute.

  • Getariarako bidea itxita, Zarautzen. EITB Media.

    Getariarako bidea itxita, Zarautzen. EITB Media.

N-634 errepidean, Zarautz eta Getaria artean, errei bat zabaldu eta txandakako zirkulazio ezarri dute, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gauean kostaldea astindu duen denboralearen ondorioz, zuloa zabaldu da bi herri horien artean errepidearekiko paralelo dagoen oinezkoen pasealekuan. 

Hasiera batean errepidea zabalik egon bada ere, teknikariak bertan izan dira kalteak aztertzen, eta ebatzi dute arriskutsua dela autoak errepidetik igarotzea. 

Ondorioz, itxi egin dute errepidea, eta hala egon da igandeko 17:30 ingurura arte. Ordu horretan, errei bat zabaldu dute.