Itxi

Gizartea

Denboralea

Bertan behera utzi dute Bizkaian larunbat honetako aire zabaleko eskola-kirola, denboralea dela eta

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Gainera, Aldundiak errepideko joan-etorriak saihesteko eta hondartzetatik eta mareen eta olatuen kalteak jasan ditzaketen lekuetatik urruntzeko aholkatu du.

  • Umeak futbolean jokatzen Bilbon. Foto de archivo: EFE

    Umeak futbolean jokatzen Bilbon. Foto de archivo: EFE

Bizkaiko Foru Aldundiak bertan behera utzi ditu bihar, otsailak 10, aire zabalean egingo diren eskola-kiroleko jarduerak, haizearen eta kostaldeko arriskuen aurreikuspenen aurrean.

Aldundiak jakinarazi duenez, haizeagatik eta itsasaldeko arriskuagatik ezarritako alerten aurrean, kanpoan egiten diren Eskola Kirolaren Programako jarduera guztiak (lehiaketak eta hastapen- eta jolas-jarduerak) bertan behera uztea erabaki du.

Gainera, erlaitzetatik, hormetatik, zuhaitzetatik eta publizitate-hesietatik urruntzeko eta eraikitzen ari diren edo egoera txarrean dauden eraikinen aurrean neurriak hartzeko gomendatu du.

Horrez gain, errepideko joan-etorriak saihesteko eta mareen eta olatuen kalteak izan ditzaketen hondartzetatik eta lekuetatik urruntzeko aholkatu du.