Gizartea
Denboralea
Sutea piztu da Luzero lurmuturrean, Bizkaian
EITB MEDIA
Sugarrak itzaltzeko lanak zaildu egin dira ostegun honetan Bizkaia astintzen ari diren haize-bolada indartsuengatik.
Bizkaiko hainbat suhiltzaile lanean aritu dira 19:40tik Zierbenan, Serantes mendiaren eta Luzero lurmuturraren artean, piztutako baso-sutea itzaltzeko; dagoeneko itzalita dago.
Sugarrak itzaltzeko lanak zaildu egin dira ostegun honetan Bizkaia astintzen ari diren haize-bolada indartsuengatik, arratsaldeko 20:00 aldera 140 km/h abiadurara iritsi direnak Bermeon.
Sugarrak itzali ondoren, suhiltzaileak inguruan geratu dira freskatze-lanetan garrak berpiztu ez daitezen.