Gizartea
Titular nagusiak
Albiste izango dira: Errugbi Txapeldun Liga Bilbon, Amnistia Legearen biharamuna, eta autodeterminazio foroa
EITB MEDIA
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
-
Errugbiaren Txapeldun Liga Bilbon
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urtarrilak 31, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Errugbiaren Txapeldun Liga Bilbon: Errugbiko Txapeldunen Ligako finala Bilboko San Mames estadioan jokatuko da, 2026an, EITB Mediak baieztatu ahal izan duenez. 2018an ere San Mames izan zen, estreinakoz, Europako kluben txapelketarik handienaren egoitza.
- Amnistia Legearen biharamuna: Kongresuak errefusatu egin du Amnistia Legea, eta orain ekimena Behe Ganberako Justizia Batzordera itzuliko da, bigarren aukera baten bila. Joan den astean, Justizia Batzordeak legearen txostena onartu zuen, PSOEk ERCrekin adostutako zuzenketekin. Testu horrek Juntsen babesa izan zuen orduan.
- Autodeterminazioaren foroa Europan: Iñigo Urkullu lehendakariak bisita ofiziala hasi zuen astelehenean Bruselan, eta Europar Batasuneko agintarien aurrean Makroeskualde Atlantikoa, euskararen ofizialtasuna eta euskal harrera sarea defendatzeaz gain, autodeterminazio eskubidea arautzeari buruzko foro batean parte hartuko du.