Gizartea
Manifestazioa
Mendebaldeko gobernu eta enpresen sionismoarekiko "konplizitzatea" salatu dute milaka lagunek Goierrin
EITB Media
Palestinarekin Elkartasuna ekimenak deituta, Ordiziatik Beasainera egin dute martxa. Agintari eta enpresariei Israelekin harremanak eteteko eskatu diete. CAF enpresari, zehazki, Jerusalemen martxan duen tren proiektua uzteko eskatu diote.
-
Palestinarekin Elkartasunak deitutao manifestazioa, Goierrin. @Palestinarekin.
Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, manifestazio jendetsua egin dute larunbat eguerdian Ordizian (Gipuzkoa), Gazako "sionismo genozida" eta gobernuen, erakundeen eta enpresen "konplizitatea" salatzeko. CAF enpresari, zehazki, Jerusalemen martxan duen tren proiektua uzteko eskatu diote.
Milaka manifestarik Ordiziako hiriguneko hainbat kale zeharkatu dituzte, Palestinako banderekin, "Sionismoarekin konplizitaterik ez" leloa zuen pankarta batekin eta CAF enpresaren siglak zituzten errail batzuen gainean bonbak jaurtitzen zituen hegazkin baten marrazkiarekin.
Deitzaileek komunikatu bat zabaldu dute "erresistentzia palestinarrari" babesa emateko. Gainera, "Israelgo Armadaren bonbardaketak, Gazako inbasioa eta kolonoek Zisjordaniako herrietan egunero egiten dituzten erasoak" gaitzetsi dituzte.
Enpresen "konplizitatea" (CAFena, besteak beste) kritikatzeaz gain, gobernuen eta alderdi politikoen jarrera arbuiatu dute, euren hitzetan, bakearen alde egindako adierazpenak "paper bustia besterik ez" direlako, "erresistentzia palestinarra kriminalizatzen dutelako" eta Israelekin "harreman ekonomiko, politiko eta militarrak dituztelako".