Gizartea
Istripua
Lagun bat hil da GI-636 errepidean, Lezo parean, bi autoren artean izan den trafiko istripuan
EITB MEDIA
Ezbeharrean beste pertsona bat zauritu da, eta Donostia Ospitalera eraman dute, suhiltzaileek ibilgailutik atera ostean.
Pertsona bat hil da eta beste bat zauritu Lezoko Lanbarrengo industriagunearen parean (GI-636errepidea) jazo den trafiko istripuan, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Kolpeak eragin dizkion zaurien ondorioz hil da gidarietako bat, istripua izan duen lekuan bertan. Beste gidaria Donostia Ospitalera eraman dute, suhiltzaileek autotik atera ostean.
08:00etan gertatu da ezbeharra, Gaintxurizketako biribilgunetik hurbil. Dirudienez, bi autok elkar jo dute.
Errepidea itxi dute bi noranzkoetan, baina 10:30ean berriro ireki dute.