Itxi

Gizartea

INDARKERIA MATXISTA

Emakume bati sexu erasoa egin diote Aguraingo enpresa batean

AGENTZIAK | EITB Media

Sexu erasoa gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute ostiral honetan, 19:00etan, Aguraingo San Juan plazan.

Aguraingo enpresa batean lan egiten duen Donemiliagako emakume bati sexu erasoa egin diote, bi udalek jakinarazi dutenez. Oraingoz, ez dute sexu erasoaren inguruko xehetasun gehiagorik eman.

Mugimendu Feministak deituta, gertaturikoa gaitzesteko elkarretaratzea egingo dute ostiral honetan, 19:00etan, Aguraingo San Juan plazan. Aguraingo eta Donemiliagako udalek bat egin dute deialdiarekin.

Bi udalek "gaitzetsi eta baztertu" dute lan eremuan gertatutako sexu erasoa. Halaber, azpimarratu dute eraso horien jatorrian daudela gizonen eta emakumeen arteko berdintasun eza, eta emakumeak menpean eta kontrolpean edukitzea helburu duten jarrera matxistak.

"Oraindik asko dago egiteko indarkeria matxista desagerrarazteko, eta agerian uzten du Agurainen eta Donemiliagan berdintasun politikak bultzatzen jarraitu behar dugula", gaineratu dute.