Gizartea
trafikoa
Konpondu dira Leioako errepidean eta A-8an, bi istripuren ondorioz, sortutako trafiko arazoak
EITB Media
BI-637 errepidean, bost autok egin dute talka Erandiorako bidean, eta errei bat itxi behar izan dute. Autobidean hiru izan dira nahastutako ibilgailuak, eta bi errei zarratu dituzte. Ordu eta erdi geroago, bi errepideetako errei guztiak irekita zeuden.
-
Ilarak Leioako errepidean. Argazkia: @TrafikoaEJGV
Ordu berean, 09:30 aldera, gertatutako bi istripuk arazoak sortu dituzte zirkulazio gehien izan ohi dituzten Bizkaiko bi errepidetan: BI-637an (Leioako errepidea) eta A-8an. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, pilaketak sortu dira bietan. 11:15erako, baina, zirkulazioa bere onera itzuli da.
Bost ibilgailuk talka egin dute BI-637 errepidean, Leioa parean eta Erandiorako noranzkoan. Hala, errei bat itxi dute eta ilarak sortu dira.
A-8an, hiru autoren artean izan da istripua, Abanton eta Bilborako bidean. Bi errei zarratu dituzte, eta pilaketak sortu dira Bizkaiko hiribururantz. Gainera, bigarren ezbehar bat gertatu da, baina azken horrek ez du aparteko arazorik eragin.
11:15erako bi errepideotako errei guztiak irekita zeuden.